Fernando Morillo
ELKAR 179.or.
Fernando Morillok berak esanak:
“Bi garai, bi plano eta zortzi protagonista. Gazteak
dira lehen planoan (18 urte dituzte), ez hain gazteak bigarrenean (15 urte joan
ondoren, 33 urte inguru dituzte guztiek).
Bi garaien arteko ametsak, ezinak eta nahiak aztertu
nahi nituen. Hasierako indar itsua eta
eroa, geroko errutina-zama eta
neurritasuna. Eta betiko ezegonkortasuna eta kontrolik eza. Zaila da bizitza hesi baten barruan gordetzea,
eta zentzugabekeria guztiak hala jarraituko duela pentsatzea. Tximeleta-sare
batez haizea harrapatu nahi izatea bezala”.